Cultura contemporánea y ruralidad

Tulebras-Barillas / Cabeza de Artista / 2. bisita / 2020/08/24

«Bigarren bisita honetan, gure helburuak argiak ziren: batetik, bi herrien arteko eremu komuna aurkitzea Queilesen ibaiertzean, urak soroetan barna banatzen hasten diren tokia.

Eta, bestetik, bertako biztanleen mapeatzea osatzea, hots, haien kezkak eta premiak.

Maite ezagutu dugu, Tulebrasen jaiotako nekazari gaztea, haren gurasoen laboreekin laborantza ekologikoaren ikuspuntutik jarraitzearen alde egin duena.

Herrian geratzea erabaki eta haien arbasoen bizimoduak defendatzen dituen herriko jende gaztearen inguruko ikuspegia izaten lagundu digu.

Halaber, Tulebrasko monasterioa eta haren oparotasun artistiko eta historikoa ezagutu ditugu.

Eta, bukatzeko, ibar-basoetan barna oinez, Repartidero izeneko tokira iritsi gara Maiterekin eta bi herrietako alkateekin.

Bi herriekin eta Malónekin egiten du muga tokiak, hau da, Nafarroaren eta Aragoiren arteko muga da, eta hantxetik banatzen dira ureztatze-urak. Hartara, bi herrien arteko harremanetarako, eta, orain, gure proiektuaren garapenerako toki giltzarria da».

Cabeza de Artista