Maite Redondo, Luca Rullo / Beire
Herriko jairik gabeko uda baten nostalgiak jota eta Beireko emakumeen konpainia atseginarekin (Pitillasekoak edo Erriberrikoak ote garen eztabaidatzen dute oraindik ere), haien bizipen eta oroitzapenen historia markatu duten lekuak bisitatu ditugu.
Olerkiak entzun, Beireko mazurka kantatu edo Uxueko Ama Birjinarako erromes-bidea bisitatu dugu.
Bertako emakumeekin baratzeetan izandako topaketek haien ur-kanaletatik gertu sortzen diren piku goxoak eman dizkigute, eta terrazetako kafeek, aldiz, landa-industrializazio modernoak itxitako kontserba-fabrika zaharrei buruz hitz egin digute.
Datozen asteetan ikus-entzunezko materiala berreskuratzen jarraituko dugu, soinuzkoa zein grafikoa, artxiboa era komunitarioan digitalizatuz eta eraikiz, oroitzapen informalak berreskuratuz.