Txaro Fontalba /Bidankoze / 2020/09/07
“Bidankozetik bueltatu berri naiz. Topaketa polita izan da, kanpoan izan gara, iraileko eguzki ahulaz gozatzen. Bidankozeko emakume gehiago ezagutu ditut, adin eta belaunaldi desberdinetakoak: Anfitrioi bikainek ohi duten modura, herria erakutsi didate eta, horrekin batera, bere txokorik onenak. Hitz eta pitz aritu gara, animotsu, gai batetik bestera salto eginez. Feminismoaz jardun gara, hezkuntzaz, amatasunaz, medikuez… Wasapeko talde bat sortzea proposatu diet, herritar gehiagok eskura izateko modukoa, posta-trukean aritzeko. Emakumeek, eta gizonek, hitza hartzea nahi dut”.
[Txaro]