Txaro Fontalba / Bidankoze / 2020/09/08
“Ongi etorri, guztiak. Solasaldia berealdikoa eta alaia izan zen atzo, eta nire proposamena talde honetan atzokoarekin jarraitzea eta Bidankozeko herritar gehiagori zabaltzea da.
Mendigatxaren gutunak abiapuntu izanik beti (posible denean, gutxienez), zuen orainaz arituko gara, Bidankozeren gisako herri batean bizitzeak dakarrenaz, zuen kezkez eta itxaropenez.
Hasteko, oso gogoko dudan zerbait. Izugarri gustatzen zait Bidankozeko landare-espezieez eta -barietateez aritzen zaretenean.
Elkarrizketa pare batean, Ustaizeko tipula mota bat aipatu duzue, eta atzo “kaskabilo” arana aipatu genuen (izena hori den ez dakit zehazki), gozokia egiteko erabiltzen duzuena eta Bidankozek berezko duena.
Landare-ondarearen eta hazien kontserbazioaren gaiak interes aski nabarmena pizten du gaur egunean. Mendigatxak, 1903ko azaroaren 29ko eta abenduaren 18ko gutunetan (10 eta 11 gutunak) zonaldeko zuhaitzak deskribatzen ditu; arras polita da irakurtzea”.
[Txaro]