Cultura contemporánea y ruralidad

Fermin Diez de Ulzurrun, Sancho Rodrigez / Zare / 2020/10/01

Aurreko ostegunean, JAUTU barrutian dagoen partzela bisitatzeko aukera paregabea izan genuen. Bertan hazten da Garnatxa mahats gorria, eta honekin egiten da, hain zuzen, ZAREko San Francisco de Javier Kooperatiba Upeltegiko ardo apartetako bat. Iraganean laidoztatua (“emankortasun eskasekoa” izateagatik eta “ardo beltza egiteko beharrezkoa den kolorearen falta” izateagatik), mahatsa, gaur egunean, etorkizun hutsa da, jabeak mantentzeko eginahal handia egin zuelako eta enologoak haren balioa azpimarratu zuelako. Egun nahasi hauetan, bizi-ikasgai apartak; “aitona-amonak ez ziren ergelak” edo “gogoko duzun horretan aritzen bazara, ez duzu inoiz lanik egingo”.