Cultura contemporánea y ruralidad

Maite Redondo, Luca Rullo / Beire / “Bila darraigu”

Fermin Diez de Ulzurrun eta Sancho Rodrigez / Mahats-bilketa Zaren / 2020/10/12

Beiretik noraezean ibili ginenetako batean, [ez] toki bat topatu genuen: nasa bat, behinola tren-geltoki bat zena. Bizilagunei galdetu genien eta, apurka-apurka, toki horren inguruko kontakizun bat josten joan gara, zatituta baitago. Herriko inork ez du bertako argazkirik gordetzen; baina hortik baten bat badagoen zurrumurrua dabil. Bila darraigu.

Joko baten antza hartu du bilaketa honek. Puzzle bateko piezak batzen goaz eta, gutxien espero duzunean, pieza berri bat agertzen da, eta horrek orain arte ezezaguna zen beste xehetasun bat uzten du agerian.

Gauza bera gertatu da ibaiarekin. Noizean behin, harekin lotutako anekdotaren batek ihes egiten du elkarrizketen artera, baina ez dago bere iragan oparoaren irudirik [aingiraz, barboz eta karramarroz gainezka], kutsatuta egon aurrekorik, bainatu, arrantza egin edo arropa garbitzen zutenekorik.

Herria inguratzen duten paisaia hauetan, eta antzekoetan, egokia deritzogu fikziora jotzeari. Eskala handiko ekoizpenaren ezarpenak ustiatutako lurralde mota bat uzten du bere atzean, eta lurraldeok ez diete naturaren erritmoei jarraitzen, kontsumo-denborei baizik.