Cultura contemporánea y ruralidad

Nader / Arano/ “Kamera eta mendia”

Joan den azaroaren 22an, Aranoko frontoitik abiatuta, txangoa egin genuen Arriurdinetako inguruetara. Parte hartzaile bakoitzak, joan den larunbateko saioan eraikitako kamera garraiatu zuen. Ibilaldian zehar, nork bere kamera erabiliz, inguruaz eta hura igarotzen zuen gorputzaz gozatu genuen. Giroa oso berezia izan zen. Udazkeneko egun eguzkitsu baten argiak eta esperientzia komunetatik sortzen diren distirek horditu gintuzten. Diotenez, estetika elkarrekin dar-dar egitearen egintza da.