Cultura contemporánea y ruralidad

Landarte 2020ren balantze «pozgarria» / Marc Badal (bitartekaria)


Landarte 2020ko bitartekaria, Marc Badal, «pozik, artisten eta herrien hautuarekin. Harmonia ona izan da, proiektuek interesa piztu dute, erkidegoek bere egin dituzte… Itzulerak nahiko positiboak izan dira. Prozesuak anitzak izan dira metodologiei, formatuei, kodeei, hizkerei… dagokienez. Sentsazio orokorra ona da, pandemiak guztia aldatzera behartu badu ere (indarrean dagoen araudia betetzeko). Une biziak ere izan dira proposamen batzuk Landarten planteatu ziren ildoetara egokitzerakoan. Lanean ibili garen lau hilabeteak oso biziak izan dira. Balantzea oso positiboa da proiektu guztiak aurrera eraman ahal izan direlako. Asko ikasi dugu. Landarteren edizio hau oso berezia izan da, eta ikasketa, zalantza eta iradokizun ugari bildu ditugu etorkizunerako. Garatu diren prozesuetan, arte eta kultura garaikidearen tresnek eragin zuzena izan dute Nafarroako zazpi herritako bizimoduan»