Cultura contemporánea y ruralidad

BEIRE / Soinumapa / Maite Redondo, Luca Rullo

Jadanik dago ikusgai Soinumapa.net erakustaldi birtualaren atala, Beireri eskainia, esteka honetan: https://beire.soinumapa.net

Egoitzak iraun zuen hilaren bitartean bildutako historien eta prozesuaren aurretik eta bitartean egindako ikerlanen bidez Beire ezagutzeko helburuz azaroan planteatutako erakustaldi ibiltariaren egokitzapen bat da. Webguneak 28 ikus-entzunezko pieza erakusten ditu, proiektu honetarako propio prestatuak Landarte 2020 programaren barruan.

Bertatik bertara erregistratutako grabazio eta materialen bidez sortu dira guztiak, herriko jendearen artxibo pertsonaletatik digitalizatu ziren hainbat agiri izan ezik. Beire herriaren mitologia baten eraikuntza da, dokumental hedatuaren bidez egina, hau da, herri baten memoria informala aurkezten laguntzen diguten toki batean bizitako harremanetara hurbiltzen gaituen ikuskizun-multzo baten bidez.