Cultura contemporánea y ruralidad

Hasierako saioa Ageza-Ezporogin

Uztailaren 25ean (igandea), Landarte 21 prozesua hasteko saioa egin zen Agezan.

Herrian lan egingo duen artistarekin (Taxio Ardanaz) eta Landarteko bitartekaritza-taldearekin batera, hamazazpi herritar bertaratu ziren. Txikienetatik helduenetara.

Saioa amaituta, eztabaida interesgarria sortu zen herritarrek argi utzi nahi zituzten gai batzuei buruz. Elkarrizketa horrek programaren planteamenduen zenbait alderditan sakontzeko bidea eman zuen.

Egun horretan berean Taxio Agezan geratu zen, herrian bere lanari heltzeko.