Cultura contemporánea y ruralidad

MURIETA / CONJUNTA

“Uztail honetan 4 aldiz egon gara Murietan. Batzuetan bisita pertsonalak izan dira, ingurua hobeto ezagutzeko. Besteak, berriz, gidari lanak egin dizkiguten eta herriari eta bertako biztanleei buruzko gauza interesgarriak kontatu dizkiguten bizilagunei egindako bisitak izan dira. Izan ditugun elkarrizketa eta ezagutu ditugun problematika eta egoera eta bizi izan ditugun sentsazio guztien artean, udan zehar hausnartzeko ideia batzuk geratzen ari zaizkigu.

Eserleku ugari dago herri osoan barna. Ia etxe edo espazio publiko bakoitzak du bere eserleku korritua, freskoan eseri eta hitz egiteko, atseden hartzeko edo arratsaldea pasatzen ikusteko. Murietako herritarren arteko harremana errazten duten topagune xumeak dira.

Makaldi handiak, espazio ia magikoak zuhaitzen altueragatik, haizeak sortzen dituen mugimendu eta soinuengatik, ematen duten itzal atseginagatik eta naturaren eta giza ekintzaren nahasketa perfektua den erretikula ordenatu baten errepikapen ia infinituagatik.

Ibaialdea, gozamenerako eta memoriarako lekua. Bizilagunekin izandako elkarrizketetan ia guztiek kontatu digute ibaiarekin eta antzinako bainu-eremuarekin beti izan duten harreman berezia: sortzen zen presa, arrantzan emandako arratsaldeak, jolasak…

Azken urteotan asko eraldatu da, bai azpiegitura berriak sortu direlako, bai Egaren emaria jaitsi delako. Gune hau erakargarria eta atsegina da oraindik ere, baina, agian, neurri batean, jatorrizko izaera galdu du, eta, hainbat gorabehera tarteko, hainbat puntu zabar sortu dira; interesgarria litzateke horiek leheneratzea herriarentzat”.