ARTZIBAR / “Landa-lana” / Protocolectivo
21.07.08 / Lantegia Artzibarren / Artzibarko Udala, Nagore
Ibarreko auzotarren, Landarteko bitartekari-taldearen eta Protokolektiboko bi kideren arteko bilera. Bilera horretan, hausnarketa kolektiboa egin zen arte garaikideari, horren inguruko elkarlanari eta landatartasunarekin dituen loturei buruz, ereduzko proiektuen hautaketa batetik abiatuta.
21.07.10 / Oscar Ramos Cabodevillaren “Señorío de Muniain. Esencia de un pasado” liburuaren aurkezpena / Artzibarko Udala, Nagore
“Señorío de Muniain. Esencia de un pasado” Oscar Ramos Cabodevillaren, Muniainen jaioa eta gaur egun Nagoren bizi den historialariaren liburuaren aurkezpena. 8 urtetik gorako lanean, Oskarrek, Lola Mauleon Torres transkribatzailearen laguntza eskergarekin, desagertutako herriaren historiaren zati handi bat bildu du, bere familiarenak diren dokumentu idatzi anitz eta nazioko eta nazioarteko artxiboetatik ateratako beste dokumentu batzuetatik abiatuta.
21.07.11 / Maddi Barber eta Marina Lameiroren “Paraiso” filmaren emanaldia / Lakabe
“Paraíso” filmaren aurkezpena, Maddi Barber eta Marina Lameiro zinemagileek egindako dokumentala. Ekitaldira Lakabeko herritar talde handi bat bertaratu zen; horietako batzuk filmaren protagonistaren parte dira. Lana, eraldatzen ari den lurraldearen gaia eta gizakiaren eta naturaren arteko harreman-modu ezberdinak jorratzen dituen serie baten lehen lana bezala planteatzen da.