ARTZIBAR / “Landa-lana” [2/3] / Protocolectivo
21.07.18 / Herriak non diren jakiteko bisita / Hiriberri, Arrieta, Lusarreta, Imizkotz, Urdirotz eta Azparren
Ibarreko zenbait herritatik abiatzen da, herri horiek non diren jakiteko, ezagutzeko eta erdizkorik gabeko lehen hurbilketa bat egiteko. Bisitetan, Protokolektiboko bi kidek haien intereseko xehetasunezko argazkiak egin zituzten, asmo handiagorik gabe. Eguerdiko 12:00ak aldera, Lusarretara iritsi zirenean, taldeko kideek ustekabeko topaketa izan zuten, Asunekin, bertako herritar eta ibarreko aguazilarekin. Harekin batera, herri txiki horretan barrena ibili ziren, elizara eta tabernara sartu ziren (bi leku horiek ez dira erabiltzen), eta Lusarretaren eta Asunen beraren historia ezagutu zuten.