Cultura contemporánea y ruralidad

ARAITZ IBARRA / ARANTZA DONEZTEBE / 2021.08.19

Aura: “Urruntasun baten adierazpen paregabea, oso gertu egon arren
–Walter Benjamin

Araitzera duela bi egun iritsi nintzen, eta lainoa oraindik ez da joan. Ttutturu erdia estaltzen du, eta gailurrak ikusten ez badira ere, etengabe nabaritzen dut haren presentzia.

Mendi txundigarri horiek araiztarren eguneroko bizitzarekin duten harremana ulertzen saiatzen naiz. Zer harreman-mota dute paisaiarekin? Zaila da, ezinezkoa ez bada, harritzar eta zelai horiek lurraldea mugatzen dutela alde batera uztea. Begirada-mota bat ezartzen dute, behetik gorakoa, begirada bertikala.

Egunak joan, egunak etorri, pertsona batzuekin hitz egin dut. Alkatearekin, beti prest, beti eskuzabal. Lan sinestezina duten artistekin. Ibarrean bizi izan ziren euskal artista batzuen lorratza erakutsi didaten biztanleekin. Arribe-Atallutik ibilalditxo bat egin dugu ur-jauzi batzuk ikustera.

Lou Reed egun batzuk eman zituen Araitzen. Jonanen lorategian taichia egiten zuen, Balerdi mendira begira. Mendi horren argazki batzuk egin zituen, eta liburu batean argitaratu zituen.

Liburua Interneten erosi dut.

Artegatasunak sentitzen dut hemengo lanaren emaitzarekin. Baina hori, hurrengo posterako.