Cultura contemporánea y ruralidad

AGEZA / EZPOROGI / Taxio Ardanaz / 3

Herriko jendea. Jendearen herria. Herri bat eta haren jendea. Herria jendea da.

Joan den uztailaren 27an, Landarte jendaurrean Nafarroako Museoan aurkeztu zenean, ahalduntzea izan zen prentsak hurrengo egunean gehien errepikatu eta nabarmendu zuen kontzeptua. Modan dagoen pentsamendua, beharrezkoa dudarik gabe, baina maiz abstraktuegia. Hortaz, Agezan galdetu nuen nola ahaldundu zitekeen herria, zein izan zitekeen ahalduntzearen sintoma bat bertako biztanleentzat. Eta elkarrizketa horretatik dator eskaera hau: landa-ingurunean bizitza, bizitza ona eta, batez ere, giza harreman handiak daudela transmititzea.