Cultura contemporánea y ruralidad

AGEZA / EZPOROGI / Taxio Ardanaz / 4

Bizkaia arian-arian jendez hustu zuten. Jendez hustu, aditz iragankorra: haran jendez hustua. Nafarroako Foru Aldundia 40ko hamarkadan hasi zen bere herriak erosten, eta azken biztanleak 60ko hamarkadaren amaieran alde egin behar izan zuen. Sabaitza, Getadar, Gardelain, Arteta, Usunbeltz, Julio eta Loia. Pinuak, orduan, jendea ordezkatu zuen, etxe batzuk eraitsi zituzten, eta etxe gehienak erortzen utzi ziren, sastrakan lurperatzen.

Irudia:  “La Vizcaya” aldizkaria, 1973ko uda.