Cultura contemporánea y ruralidad

MURIETA / CONJUNTA / MURIETÓPOLI

Murietopoli “eraikuntza” komunitarioko joko bat da. Murieta herrian “Poliaren atzean” dagoen espazio hesituari buruz hausnartu beharretik sortua.

Murietako biztanleak jokalari bihurtzen dira. Proposatutako partidan parte har dezakete eta memoria, behaketa eta irudimena garatu.

Partida irailaren 18an (larunbata) hasiko da, 11:00etan. Une horretan burdina-hesia irekiko da, arauak azalduko dira eta jokatzeko egonen diren osagaiak erakutsiko dira. Une horretatik aurrera, jokoa martxan jarriko da. Parte-hartzaileak nahi adina aldiz sar daitezke jokalekura, eta irudikatzeko gai diren esku-hartze guztiak egin ditzakete, dinamikaren hasieran emandako tresnak euskarri hartuta.

Murietopoli urriaren 2an amaituko da, ondorioak ateratzeko eta itxiera ekitaldi batekin. Parte-hartzaile guztiek jolasean bizitako uneen bateratze-lana eginen dute, proposatutako sorkuntzak, hausnarketak eta sortutako ideiak berrikusiko dira eta, batez ere, Murietako herriari jakinaraziko zaio bera dela irabazle bakarra, eta bere sari nagusia begirada berri bat eta hazi handi bat landatua izatea dela.