Cultura contemporánea y ruralidad

MURIETA / CONJUNTA / “Elkarrekin eraikitzen”

Murietópoli inauguratu zenetik, herriko bizilagunek berriro topo egin dute elkarrekin eta toki horretaz gozatu dute. Eraiki, suntsitu eta berriro eraiki dute, jolastu eta ibilbidea egin dute, oroitzapenak ekarri dituzte eta espaziorako etorkizun posible berriak ere irudikatu dituzte. Hilaren 2ko jardunaren ondoren, lasto-pakek taula gainean denbora gehiago jarraitzea erabaki da, herriak tokiari modu iraungikorrean bizia ematen… [+]

MURILLO EL FRUTO / Ana Maestrojuan / Urrian 2, larunbata

Kapsulak prest daude dagoeneko… ahots desberdinak dagoeneko kutxa horien barruan daude… dagoeneko hitz egiteko prest daude eta entzunak izateko prest. Bandoan entzungo dira… mp3an entzungo dira… baina entzun eginen dira. 15 arnasketa baino gehiago, 15 tonu baino gehiago… gaurko ahotsak eta isiluneak iragana gogoratzeko. Airean durunda daitezela, belarrietan durunda daitezela, durunda daitezela.

MURIETA / CONJUNTA / Amaiera 2021.10.02

Larunbata, urriak 2, 11:00. CONJUNTA taldeak Murietan landutako proiektuaren amaiera. Auzotar talde bat batzartu da LANDARTEren esku-hartzerako espazioan. Bertan, hainbat astez, 500 bat lasto-pakaz gozatu ahal izan dute; horiekin eraiki, suntsitu eta jolastu dute, Lego erraldoi bat balitz bezala. Esperientzia horren balantzea oso positiboa izan da, eta Murietarentzat berreskuratutako espazio hori mantentzeko konpromisoa sortu da.

ARAITZ IBARRA / ARANTZA SANTESTEBAN

Filmaketako oharrak: Ibarreko pertsonak filmatu. Paisaia naturalak filmatu Lou Reed estiloan. Ibarrean joan-etorriak filmatu autoz. Urdinean filmatu. Gorrian filmatu. Ilunpean filmatu. Inguruko mapak filmatu, konstelazioak balira bezala. Filmaketa bukatu eta Ainhoa eta biok pozik gaude. Filmaketa-prozesuan mundu ugari zabaldu dira. Ezin dugu horietan guztietan sakondu, baina konstelazio moduan igaroko dute filma. Lou Reed moduan filmatu… [+]