Cultura contemporánea y ruralidad

Hasierako saioa Ageza-Ezporogin

Uztailaren 25ean (igandea), Landarte 21 prozesua hasteko saioa egin zen Agezan. Herrian lan egingo duen artistarekin (Taxio Ardanaz) eta Landarteko bitartekaritza-taldearekin batera, hamazazpi herritar bertaratu ziren. Txikienetatik helduenetara. Saioa amaituta, eztabaida interesgarria sortu zen herritarrek argi utzi nahi zituzten gai batzuei buruz. Elkarrizketa horrek programaren planteamenduen zenbait alderditan sakontzeko bidea eman zuen. Egun horretan berean… [+]

Lantegia Artzibarren

Joan den uztailaren 8an, bederatzi pertsona elkartu ginen ibarreko udaletxean (Nagoren), hausnarketa kolektiboa egiteko, eta, horren bidez, Landarteren proiektua abian jarri genuen Artzibarren. Tailerrean Lusarreta, Nagore, Arrieta eta Lakabeko bost herritar, Landarteko bitartekaritza-taldea eta Protokolektiboko bi kide izan ginen. Saioaren amaieran, Sonia eta Miguel (Protokolektibokoak) ibarreko bizilagunekin geratu ziren lehen bisitak egiteko.

Aurkezpena Murietan

Ekainaren 10ean egin zen Conjuntaren eta Murieta herriaren arteko lehen topaketa. Bileran, landa-ingurunean gara daitezkeen esku-hartze artistiko eta kulturalen hainbat adibide aurkezteko aukera izan genuen, baita Conjuntako arkitektoen kolektiboak egiten duen lana ezagutzeko aukera ere. Saioan Murietako lau herritar izan ziren, herriko hainbat talderen ordezkari: gazte-elkartea, erretiratuen elkartea, herriko guraso-elkartea eta udala. Conjuntako lau kideak… [+]

Bilera Zubietan

Uztailaren 24an (larunbata), Zubietako garai bateko eskoletan elkartu ginen, herri horretan Landarteko prozesuari heltzeko. Herriko hamar lagun bertaratu ziren, egoitza horretan lan eginen duen artista (Katixa Goldarazena) eta Landarteko bitartekaritza-taldea. Katixak bere ikus-entzunezko lan batzuk aurkeztu zizkigun, eta guztion artean eztabaidatu ahal izan genuen kultura-ekoizpen garaikidetik landa-inguruneetarako planteatzen diren proposamenei buruz. Bileraren ondoren, Katixak heldu… [+]

Eztabaida Araitzen

Joan den uztailaren 9an hamaika lagun elkartu ginen ibarreko udaletxean (Arribe-Atallun). Landarteren edizio honetan, planteatu zen sormen-prozesuak besteak beste elkarlaneko arte garaikidearen eta landa-inguruneko kultura-sorkuntzaren inguruko hausnarketa-saio batekin abiaraztea. Saioan ibarreko zortzi herritar, artista gonbidatua (Arantza Santesteban) eta programako bitartekaritza-taldea izan ziren. Saioan eztabaida interesgarria sortu zen horrelako proposamenek dituzten ahalmenen eta mugen inguruan, Landarteren… [+]