Cultura contemporánea y ruralidad

Landarte itzuli egin da

Aztarnak eta seinaleak arakatzeko unea da. Ulertzekoa zergatik osatzen duen herri horietako bakoitzak, antzeko-antzeko dinamikak partekatuta ere, mundu berezi eta errepikaezin bat. Ezagutzekoa haren oroimen kolektiboa osatzen duten historia txikiak eta haren oraina moldeatzen duten inguruabarrak…

Tabernan hainbeste bastoi ikusita aterkia eskuan paseatzen duten neskatoak. Kamioilariak leihotik gidatzen dituzten bizilagun insomniodunak. Desagertutako askak eta beren ibilgutik aterarazitako ibaiak. Eginkariak plazatxoan egiten dituzten txirrindulari inkontinenteak eta beren R 4L konpontzen jarraitzen duten laurogei urtetik gorako emakume mekanikariak. Neguan eguzkia ikusten ez duten etxeak eta esne-bidea ikusteko aukera ematen duten kriptak.

Kontakizunen eta konplizitateen bilbea ehuntzen hasi da.

Eskerrik asko harreragatik eta bidaia hau partekatzeko gogoagatik.