Cultura contemporánea y ruralidad

Hasierako topaketak

Udako aurrerakin honekin batera, Landarte bigarren fasera iritsi da. Eta, haren eskutik, aurten programan lan egingo duten artistak.

Ekainaren 10etik 19ra egindako topaketa hauetan beharrezko aurkezpenak egin ahal izan ditugu. Horrez gain, esplorazio-aldia ere abiatu dugu, zeinaren bidez hurrengo asteetan edizio honetako sortzaileek uda osoan lan egingo duten herriko eguneroko
errealitatera hurbilduko baitira.

Halaber, programaren edukiei buruz elkarrekin hausnartzeko ere baliatu dugu saioa.

Horretarako, zenbait adibide erabili ditugu, hala nola lurraldeko esku-hartze artistikoenak, arte kolaboratiboko proiektuenak eta abarrenak.

Landarteren bigarren fasea abiatu da, eta sentsazioek adorea ematen digute.