Cultura contemporánea y ruralidad

Urrotz / 2022.06.17

Joan den ostiralean, Urrotzeko jarduerekin hasi ginen.

Eguzkiak hutsik utzitako kaleetan barna paseatu ondoren, nekazaritzak eta abeltzaintzak herrian duten egoerari buruz hitz egin ahal izan nuen Sergiorekin; izan ere, orain dela gutxi arte ia bakarrik bi jarduera horietatik bizi zen herria.

Ondoren, lehen talde-bilera izan genuen, bi helbururekin: gu abian jartzea eta Landarte hitzaren “L” hizkia non kokatu pentsatzea. Elkarrizketa emankorra izan zen, hainbat ideia sortu baitziren kokapen eta herriarekiko lotura onenak aurkitzeko. Erabaki zen “L”-a mugikorra izatea, Urrotzen egiten diren jardueren arabera, eta, era berean, banku eta postontzi gisa erabiliko dela, herriko bizilagunen historiak, istorioak, atsotitzak edo memoriak jasotzeko.

“L”-a abian da!