Cultura contemporánea y ruralidad

Urrotz / 2022.06.19

Igandeko eguerdian heldu naiz Urrotzera. Goiz horretan, hiru jarduera egingo dira herrian, eta nire arreta piztu dute: aire zabaleko pintura-lehiaketa, azoka txiki bat plazan eta Corpus Christi ospakizuna; lorez betetako bi aldare handi prestatzen ditu herriak azken horretarako.

Herrian zehar ibili, eta aurpegi ezagunak topatu ditut; goizean zehar, gidari izango ditut. Lehenik, elizako patioa, non haize-bolada bortitzek zuhaitzak astintzen baitituzte, eta, ondoren, prozesioa aldareetan, zeinak ardura handiz jarri baitituzte.

Gero, pintoreen bila ibili naiz herrian barna. Zirriborratutako lehen zertzeladen eskutik, ikuspuntu bat aukeratzeko zailtasunaz hitz egin didate, eta hori ia beti geratzen zaiela, denbora-eza dela eta. Deigarria egin zait ikustea gehienek herriko arkitektura aukeratu dutela gai gisa.

Azokako saltokietara egindako bisitarekin, eta San Martin Unxeko sutearen berri tristearekin, amaitutzat eman dut Urrotzekin izandako bigarren lotura hau, eta etxera itzuli naiz.

Patxi Burillo