Cultura contemporánea y ruralidad

Urrotz / 2022.06.24

Inguruetatik ibiliz hasi dut hirugarren bisita Urrotzera. Andrezea bidezidorrean gora ibili naiz; herriaren ikuspegi pribilegiatua, soroz inguratuta, dago handik. Espazioaz hobeto jabetzeko aukera eman dit, eta zoragarria iruditzen zait.

 16:30ean, Mikel, Idoia, Angel eta lauak elkartu gara. Lehenik eta behin, eta zor nien gai gisa nolabait, landu ditudan gauza batzuk erakutsi dizkiet, hala arkitekturari buruzkoak nola zineari buruzkoak, eta haiek galdera batzuk egin dizkidate, oso interesgarriak iruditu zaizkidanak. Hizketaldiak, gero, aipatuak genituen gai batzuk jorratu ditu, zehazki Urrotzen eta landaren arteko harremanak. Angelek esan digu duela gutxi arte herriak 12 erregu-lur ematen zizkiela bertan bizi ziren familiei, eta Mikelek gogora ekarri du laborantza txiki horiek biodibertsitate handia sortzen zutela; gehitu du, bestetik, ur-iturri ugarik ureztatzen zituztela labore horiek eta lur-zatiak biltzeak iturri horiek ez-beharrezkotzat jo eta baztertu egin zituela. Mikel eta Ángelek esan dute presa baten proiektua ere izan zela, herriaren beste aldetik soro horiek guztiak urez hornitzeko .

Gaur egun, tamaina txikiko ia labore guztiak ibaiaren inguruko baratzeetan daude. Idoiak eta Mikelek esan dute handik lortutako produktuak bereziki onak direla eta udalak jarduera bat antolatu zuela herritarrek produktu horiek herriko jendeari eta saltokiei saldu ahal izateko.

Hori entzunda, bilera bukatzean, baratzeetan barna paseatzea erabaki dut, ez baitut oraindik ezagutzen toki hori. Haietatik ibili ondoren, bide bat hartu dut, eta iruditu zait Izagaraino doala. Bide zaharrak eta Nafarroako Ubideak perpendikularki bat egiten duten tokian geratu naiz

Patxi Burillo