Cultura contemporánea y ruralidad

Urrotz / 2022.07.28

Idoiaren laguntzari esker, bera eta biok Miguelekin elkartu gara, Simonen koinatuarekin. Urrozko errementari ohia da, eta forja-eskulturen erreplika batzuk erakutsi dizkigu; hamaika gauza desberdin, zoragarri landuak, biltzen dituen espazio polit batean gordetzen dituzte. Miguelek Simoni buruz eta lan egiteko duen moduari buruz hitz egin digu, nolako errezeloak zizkion erakustaldiak egiteari, edo zer begiramen handia zioten ogibide horretan zihardutenek. Urrozko plazan dagoen Errolanen harriaz ere hitz egin digu, baita haren historiaz eta herrian egiten ziren tratuetan zuen presentziaz ere.

Gero, azken egunetan ohikoa den bezala, udaletxe azpian elkartu gara. Bi Idoiak, Saioa, Nerea eta Natxo etorri dira. Lehenik eta behin, Landarteren proposamena duen txostenari buruz hitz egin dugu , eta, horri esker, hainbat ideia sortu dira, hala nola zine-proiekzioak plazatik kanpo egitea (espazio horretan proiektatu ohi dira). Digitalean edo analogikoan grabatzearen arteko aldeez ere aritu gara. Prozesuaren adibide gisa, Argileak film laburrarena erakutsi diet; ondoren, prozesuari berari eta filmari buruz eztabaidatu dugu.

Beste bilera bat egitea adostu dugu; gero, Sergiorekin elkartu naiz, Urrozko plazan. Herriko nekazaritza aztertu dugu, eta “año y vez” (urtea eta aldia) sistema aipatu dit; horrela lantzen zen lurra lehen, hots, Urrozko lurrak bitan zatitu, eta haietako bat lugorrian geratzen zen, elikagaiak berreskuratzeko. Prest dago proiektuan parte hartzeko eta zein prozesu filmatu ahal izango genituzkeen baloratzeko; nirekin bat dator noizbait eskolarekin lankidetzan aritzeko ideian, nekazaritzarekin eta aziendarekin zerikusia duten prozesuak haiekin partekatu ahal izateko.