Cultura contemporánea y ruralidad

Urroz-Villa / 2022.08.25

Arratsaldeko lehen orduetan iritsi naiz Urrotzera, eta, ohi bezala, kaleetan barna paseatu naiz. 16:00etan, Miguelekin geratu naiz, herriko bizilagun batekin, zeinak han egiten diren jarduerak filmatu baititu urte askoan eta formatu desberdinetan. Erosi duen kamera berria aztertu dugu, eskaintzen dituen konfigurazio eta aukera guztiak erraz erabil ditzan; proba txiki batzuk egin ditugu. Eta, aztertu ondoren, Simon koinatuak eskulturak eta forja-lanparak egiteko erabiltzen zituen tresnak eta trokel zaharrak erakutsi dizkit. Tresna astunak dira, eta ezin hobeki diseinatuta daude egin ohi zizkioten enkarguetarako. Miguelek esan dit zenbait urtez lagundu ziola Simoni; izan ere, haren lantegian diseinatzen eta eraikitzen zituen lanparen zati elektrikoa lantzen zuen.

Ondoren, Idoia, Mikel, Nerea, Angel eta bostok elkartu gara. Irailaren 3an, larunbatarekin, aire zabaleko zine-proiekzio bat egiteko aukeraz aritu gara; Landarteren jardueraren barruan sar liteke, eta oraindik ezagutu ezin izan dugun Urrozko jende gehiagorengana iristeko balioko luke. Ondoren, filmatu beharreko pieza lantzen jarraitu dugu, guztiok emandako ideia batzuetatik abiatuta. Komunitatearen kontzeptuaz aritu gara, filmaren bidez herriko belaunaldien artean loturak ezartzeko aurrean dugun aukeraz; halaber, pertsona batzuk, hala nola Florencio edo Elvira, proposamenaren partaide egiteko aukeraz ere aritu gara. Hurrengo bilera filmatu nahi ditugun leku batzuetan egingo dela adostu dugu, ondorengo filmazioa prestatzen joateari begira.

Patxi Burillo