Cultura contemporánea y ruralidad

2022.09.03 / Urrotz

Urrozko hainbat pertsonari esker, Edu eta Idoia buru direla, zine-pantaila jadanik prestatuta dago gau ilun-ilunean herriko pilotalekura iritsi naizenean. Hiruen artean proiektagailua eta bozgorailuak muntatzen amaitu dugu, eta aulkiak eta eserlekuak prest utzi ditugu ikusleentzat. Jendea 21:30ean hasi da iristen, eta, solasaldi labur baten ondoren, saioa hasi dugu.

Lehenik eta behin, Landarteri buruz hitz egin dut programa oraindik ezagutzen ez zuten haientzat, eta, ondoren, jarraian ikusi behar genuen filma komentatu dugu; izan ere, lantzen ari garen ideiarekin lot zitezkeen zenbait ezaugarri ditu. Gaua lagun, zoragarria izan da proiekzioa. Amaitutakoan, dena jaso, eta filmari buruz hitz egin dugu, eragin dituen zalantza eta sentsazioei buruz, eta saioak mahai-gainean utzi duen proposamenari buruz: proiekzio gehiago etorkizunean edo zineklub bat sortzeko aukera.

Patxi Burillo