Cultura contemporánea y ruralidad

2022.09.06 / Urrotz

Aurreko goizean Urrozko eskolan irakasleekin bildu ondoren, 16:00etan iritsi naiz herrira, Sergiorekin geratuta bainago. Esan diot eskolan irrikan daudela berak kontatu zidan ekimenarekin, hau da, berak nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin lotuta lantzen dituen prozesuak ikasleei ezagutaraztearekin aurrera egiteko. Egun gako guztiak ezarri ditu erakutsi didan egutegi batean, irakasleei aurkezte eta ikasleak haietara joan ala ez erabakitze aldera. Datorren asteartean irakasleekin geratuko gara eskolan, ideia ixten jarraitu ahal izateko.

Gero, Angelekin elkartu naiz, eta tailerra eta larrua lantzeko dituen tresnak erakutsi dizkit. Tresna zahar eta zehatzak dira, eta haien funtzionamenduak liluratuta utzi nau. Zenbait teknika ere irakatsi dizkit, hala nola orratz bikoitzarekin jostea; txikitatik lan egin du teknika horrekin, eta Nafarroan ia inork ez du ezagutzen. Taldean egingo dugun hurrengo bileran tailerra erakustea proposatu diot, eta erabat prest agertu da horretarako. Argazki batzuk egin dizkiet haren eskuei; izan ere, interesatzen zaigun irudi-mota erakusten hasten dira esku horiek.

Patxi Burillo