Cultura contemporánea y ruralidad

Landarte programaren bigarren fasean kultur sorkuntzako sei prozesu garatuko dira irailean Nafarroako hainbat herritan

Marina Lameiro, Maddi Barber, Andrea Ganuza, Karmele Oteros, Itsaso Iribarren, Germán de la Riva, Greta Alfaro eta Patxi Burillo Uztarrozen, Urrotz Hirian, Leatxen, San Martín de Unxen, Faltzesen eta Cabredon ari dira lanean

Landarte programak seigarren edizioaren bigarren fasea hasi zuen irailean. Fase horretan, hainbat artista parte-hartzailek kultur sorkuntza garaikideko proiektuak garatzen dituzte, uztailean eta abuztuan hasierako fase batean, non loturak ezarri baitituzte proiektuak garatzen dituzten Nafarroako sei herrietako biztanleekin.