
Irailaren 29an, paseatu, dantzatu eta gure gorputzak adreiluzko horma handi batean ikusi ditugu. Beste batzuetan bezala, soinuak eta hitzak partekatu ditugu, gorputz sortzaile bat aktibatzeko balio izan dutenak. Ideien, mugimenduen, urratsen, begiraden, gogoeten eta oroitzapenen sortzailea. Gaueko iluntasunaz baliatu gara, jaikitzeko eta dantzatzeko gogoa guregan sortu zuen teknologia batekiko interakzioaz gozatzeko. Bukatutakoan, poema berri bat osatu dugu, etorkizunean Faltzesetik irakurtzeko hitzak.
Faltzesetik etorkizunerantz
Gogoan ditut uraren eta txorien soinuak
Gogoan ditut zerumugak, etxeek, zuhaitzek eta bideek eratuak
Gogoan ditut errepideen alde zabalak
Gogoan ditut kamioiak, traktoreak, garabiak eta furgonetak
Gogoan ditut pertsonek gidatutako autoak
Gogoan ditut bizilagunek gidatutako bizikletak
Gogoan ditut alde zaharra, plaza eta landutako soroak
Gogoan ditut espazio misteriotsuak
Gogoan ditut jendearen bizirik irauteko gogoak
Gogoan ditut haurren hazteko ahaleginak
Gogoan ditut amen alaitasuna arnasa hartzean
Gogoan ditut aiten irribarreak ibiltzean
Gogoan dut denboraren joana
Batez ere denboraren joana
Denboraren joana bidaiatzean
jatean
lo egitean
hitz egitean
sukaldean aritzean
idaztean
ikastean
lan egitean
eraikitzean
suntsitzean
bizitzean
begiratzean
gozatzean
Gogoan dut leku batzuen irauteko irmotasuna
zenbait pertsonarena existitzeko
zenbait herrirena errotzeko
zenbait pertsonarena barne sartzeko
zenbait erakunderena baimentzeko
zenbait beste erakunderena debekatzeko
zenbait bizilagunena arriskatzeko
zenbait haizerena putz egiteko
zenbait argirena argitzeko
zenbait harrirena harritzeko
zenbait bistarena so egiteko
zenbait eraikinena harrera egiteko
zenbait teknologiarena errazteko
zenbait gorputzena mugitzeko
Gogoan dut herri osoan jokatzea
Gogoan dut piperoa lagunekin
Gogoan dut bizikletarekin ateratzea
Gogoan dut alde zaharraz gozatzea
Gogoan dut bizikletak kalean egotea
Gogoan dut jolastea, korrika egitea, dantzatzea eta kantatzea
Gogoan dut txabolak mendian egitea
Gogoan dut gurasoak paseoan ikustea
Gogoan dut udako gaua
Gogoan dut ekaitz-eguna
Gogoan dut dantzariekin elkartzea
Gogoan dut freskura arratsalde luzeetan
Gogoan dut gaupasa egitea
Gogoan dut plazan jokatzea
Gogoan dut uztaren usaina
Gogoan dut jaietako lehen eguneko zalaparta
Gogoan dut jende atsegina
Gogoan dut uda ibaian
Gogoan dut baratxuriaren kanpaina
Gogoan dut lur bustiaren usaina
Gogoan dut familiarekin paseatzea
Gogoan dut galburuak besarkatzea
Gogoan dut espaloi-multzoa
Gogoan dut kale estuen multzoa, eta jendea
Gogoan dut mutiko-neskatoaren eguna
Gogoan dut ibaian bainatzea, zubi zaharrean
Gogoan dut Faltzesera autoz etortzea
Gogoan dut jaietako gau bero bat
Gogoan dut kalean etxean baino hobeto egotea
Gogoan dut soroetan barna ibiltzea
Gogoan dut Senda Vivara joan nintzela
Gogoan dut Marokora joan nintzela
Gogoan dut dantzatzea
Gogoan dut igerilekuan igeri egitea
Gogoan dut lehengusinekin nengoenean
Gogoan dut lagunekin nengoenean
Gogoan dut guztiekin nengoenean
Gogoan dut futbolean aritzen nintzenean
Gogoan dut Playrekin jolasten nintzenean
2022 Itsaso Iribarren & Germán de la Riva, Faltzesko bizilagun-talde baten eta Henry Lamiña artistaren lankidetzarekin.