Cultura contemporánea y ruralidad

Leatxe_Lurralde afektibo baten atlasa

Istorio bat pinu bakarti bati buruz, kanta bat Cuatromugas parajeari, poema bat bizi luzea duen zuhaitz batentzat,  ondutako oliben errezeta bat milaka urteko olibadi batzuentzat, bideo-podcast bat Hiru bidegurutzeei buruz, herriko iturri guztien katalogazioa, elizaren atarian jokatzen ziren jokoen jarraibideak. Horiexek, Leatxeko biztanleen sorkuntzetako batzuk. Herriko atlas afektiboaren parte dira. 

Ideia honetatik abiatu ginen: lurralde guztiek iraganeko eta oraineko istorio eta historiak zein etorkizuneko aukerak dituzte inskribatuta. Nola eskuratu istorio eta historia horiek? Nola entzun lurraldea? Lurraldeetan bizi diren aztarna edo arrastoetan istorioak eta historiak aurkitzea hartu genuen xede, baita tokiko pertsonen kontakizun, fabulazio edo ametsetan ere. Halaber, lurralde horietako istorioak eta historiak aktibatzeko eta haiek atlasaren bidez partekatzeko estrategiak aurkitu nahi izan genituen.

Atlasak mapa fisiko baten eta web-mapa baten forma du, non Leatxeko biztanleek sortutako kontakizunak, argazkiak, abestiak eta bideoak biltzen eta elkarrekin bizi baitira. 

Maddi Barber