Proiektuaren aurkezpena: webgunea eta mapa. Leatxeko udaletxean, Abenduaren 17an, 11etan.
Hasieran, bertigoa. Leku ezezagun batera iristea, asmo ezezagun batekin gainera. Urrotzen lehen aldiz elkartu ondoren, zaila da imajinatzea non eraman gaitzakeen prozesuak, edo zer bide aukeratu. Eta are konplexuagoa da herrira inolako asmo edo ideiarik gabe hurbiltzen saiatzea, bere kale eta paisaietan barna noraezean ibiltzeko eta Landarteko taldearekin eta herriko beste bizilagun batzuekin denbora-zati bat… [+]
Faltzes soinuduna proiektua hurbilketa bat da Faltzes herrira soinu- eta testu-sorkuntzaren bidez. Herriko biztanle eta tokiekin egin ditugun topaketetatik abiatuta, hala soinu-pieza baten prototipo bat nola argitalpen bat garatzeko materialak osatuz joan dira.Prozesuan zehar, lehentasun gehiago eman diogu sorkuntza-prozesuari aurrez ezarritako ideia bat gauzatzeari baino, eta tinko eutsi diogu horri. Landartek sustatzen dituen lan-ildoetatik abiatuta,… [+]
Uztailean San Martin Unxera joan nintzen bizitzera, uda han pasatzeko eta proiektuan lan egiteko. Han egon nintzen bitartean zer zorionekoa nintzen pentsatu dut behin eta berriro. Udalak eta Emplea fundazioak gela bat utzi zidaten lehengo ikastetxeko eraikinean. Berehala sentitu nintzen han etxean bezala, periplo honetan ezagutu eta han egin dudan lanaren fase guztietan lagundu eta … [+]
Istorio bat pinu bakarti bati buruz, kanta bat Cuatromugas parajeari, poema bat bizi luzea duen zuhaitz batentzat, ondutako oliben errezeta bat milaka urteko olibadi batzuentzat, bideo-podcast bat Hiru bidegurutzeei buruz, herriko iturri guztien katalogazioa, elizaren atarian jokatzen ziren jokoen jarraibideak. Horiexek, Leatxeko biztanleen sorkuntzetako batzuk. Herriko atlas afektiboaren parte dira. Ideia honetatik abiatu ginen: lurralde… [+]
Uda honetan Uztarrozera gonbidatu ninduten. Ni iritsi arte, 3 film filmatu zituzten han: bi fikzio, zinemarako, eta dokumental bat, Japoniako telebistarako, 1980ko hamarkadan; azken horretarako, taldeak urtebete eman zuen herrian. Ikertu eta herriko pertsonekin hitz egin ondoren, film kolektibo bat egitea proposatu nien, non biztanleek erabakiko baitzuten nola irudikatu beren burua eta nola irudikatu Uztarroze…. [+]
Cabredo herri txikia, parte-hartzailea eta bizia da, eta belaunaldi-espektro zabala eta ikuspuntu desberdinak ditu.Gure ikerketa-fasean, harkor entzun dugu bertako biztanleek herriaren esentziari buruz egin diguten definizioa. Bat-etortzerik ez: Nork bere moduan ulertzen du Cabredo, eta bakoitzak bere moduko harremanak ditu komunitatearekin eta lurraldearekin. Biztanleak ulertzeko eta haiekin konektatzeko beharretik sortua, gure proiektua argitalpen-objektu gisa eratu… [+]
Lorenzo Garciak, Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak, LANDARTE programa aurkeztu zuen joan den urriaren 7an, «CONVERGENCIAS 01» izeneko topaketaren barnean. Elkargune hori Errioxako Viniegra de Abajo eta Nalda herrietan egin zen, landa-eremua eta arte-sorkuntza artistikoa gai hartuta. Errioxako Gobernuak antolatu zuen eta EspacioArteVaca-k zurutu zuen urriaren 6an eta 7an.Jardunaldi horien helburua izan da landa-eremuekin… [+]