Cultura contemporánea y ruralidad

ELGORRI

Aste batzuk igaro dira esplorazio fasearekin hasi ginenetik, eta esan nezake pixkanaka proiektua herriaren ezagutzan finkatzen ari dela.

Hasiera, edozein parte-hartze proiektu guztietan bezala, ez da hain erraza edo azkarra izan.

Baina, behintzat, kanpotik etorritako artista batekin partaidetza-proiektu bat eta arte-proiektu bat egingo zela zioen herriko esamesa arraro horrek, sentzua eta interesa daukan zerbaitetan bihurtu da. 

Lehendabizikioa, herria eta herrikioak ezagutzea izan da. Zeintzuk dira haien ohiturak?, nolakoak dira haien harremanak?, zer egiten dute haien aisialdietan?, nolakolak dira belaunaldi desberdinen arteko harremanak? Zeintzuk dira herriko leku berezienak?

Eta nola ez, neure burua ere aurkeztu eta ezagutarazi egin dut. 20-30 urte herrian daramatzan bati kanpokoa dela ezaten badiote, ezinbestekoa da neu ezagutzeko denbora ere ematea.

Elgorrik besoak luzatu dizkit eta nik eskerrak eman baino besterik ezin dut egin.