GPSa behar dugu
Oteizari buruzko ikerketan egun batzuk eman ondoren, konturatu ginen hainbeste informazio xurgatu dugula, ezen gure teoria abstraktuak zizelkatu ahal izanen genituzkeen gure burua ispilura begiratze hutsarekin. Elkarte, musika-, dantza-, pintura-talde, oroimen historiko, jai eta jarduera guztiekin, eta horrekin batera biztanleen inplikazioa proposamen guztiekin.
GPS bat behar dugula sentitzen dugu, ez galtzeko!!
Orain ziur gaude: harri bati ostikoa ematen badiogu, artelan bat sortu ezezik, teorema existentzial bat ere konponduko dugu. Oteiza, ulertzen zaitugu… edo hala uste dugu!