ERRONDA JOTAK
Hasierako eta amaierako erronda jotak (2024/7/22, Oibar)
Argazkia: Oibarko pareta bat – Peru Galbete. Taldean abestean kohesioa sortzen da, konplizitatea, kide izatea. Herri bat pareta bat balitz, une jakin batzuetan bertako biztanleak elkartzen dituen zementua izan liteke kantua. Orain hainbeste kantatzen ez badira ere, iruditzen zait Oibarren denbora luzez erronda-jotek funtzio hori egin dutela.
Lehenengo eta azken jota utziko dizuet, bi hauen artean kopla-ibilbide bat egongo litzateke, batzuk geratzen joan direnak eta beste batzuk inprobisatuak. Dena den, hormaren eta zementuaren metafora hori ez dakit onena den, herri bat ez baita hain zurruna, eta kantua, batez ere, malgua baita.