Cultura contemporánea y ruralidad

Abuztuak 13, ZABALTZETA – Ekaitza eguna

M, S eta bere semea joaten dira, beste S bat eta bere semea beranduago iristen dena, eta beste pertsona bat ere beranduago iristen dena, jaietako karpa desmuntatu behar zutelako.

M, S eta horren semea, beste S bat eta geroago iritsi zen horren semea, eta beste pertsona bat (hau ere geroago etorri zen, jaietako karpa desmuntatu behar izan zutelako) iristen ziren. Hasteko, paseo labur bat eman genuen. Herriko zenbait gauza ikusi genituen. Buelta txiki bat egin genuen etxeak ikusteko eta norenak ziren esan zidaten; herriaren historia pixka bat. Hainbat paisaia erakutsi eta horiei buruz zenbait gauza komentatu zizkidaten; hori oso interesgarria da proiekturako. Horren gain, hanitz ibiltzen dira eta bideak aipatzen dituzte. 

Sorbeltzek ekaitza datorrela iragartzen zutela zirudien. Herriko itzulia amaitzear, ekaitza hasi zen.

Beste behin, pertsona bakoitzak bere esperientziatik hitz egiten zizun. Gazteenak, gogoan zuen nola udetan beste herri batzuk bisitatzen zituen, lagunak zituelako haietan. Zioenez, interesgarria izan zitekeen horrelako sareak berrezartzea. Sk bere gaztetasuna zuen hizpide, bere herria zen, eta orain pixkanaka etxea eraikitzen joan dira bertan bizitzeko. Sukaldeko errezetak biltzeaz ere hitz egin zuen, gal ez daitezen. Bere semeak, bestea baino gazteagoa denak, baratzea du atsegin. Hori interesatzen zait, ez bainaiz harremana izaten ari bera bezalako gazteekin. Neguan S eta S yoga klaseetara joaten dira; hori ere ibarreko hainbat pertsonaren arteko beste topaleku bat da. 

Ekaitza hasi zenean, karparen azpian amaitu genuen, hainbesteko zaparrada, ezin izango zuten egun horretan karpa jaso. Jaiak auzolanean antolatu ziren, aipatu zuten eta garrantzitsua da herri honetan. Asteburu horretan bertan izan ziren herriko jaiak. Jaien balantzeak positiboa dirudi; aipatutakoaren arabera, ibarreko aski jende elkartu zen. Guztien arteko elkarrizketa moduko bat hasi zen. Horretan, elizaren egungo egoeraz hitz egin zuten, landaretzagatik heltzerik ez dagoen eremuren batez eta guztiei eragiten zieten beste gai batzuez. 

Azkenik, historiarekiko nolabaiteko interesa zegoen. Behin etxe batean antzinako objektuen lagin moduko bat egin zela esan zidaten. Berriro ere, gogoa eta interesa duten pertsonekin topo egiten nuela sentitu nuen.