Cultura contemporánea y ruralidad

Herriko Ostatua

Edozein esplorazio prozesu batekin hasten garenean, ia denok egiten dugun lehendabiziko gauza, gaiarekin zerikusia daukaten hitzak interneten tekleatzea da; hori izan zen nik neuk egin nuena.

Elgorriaga herria egokitu zitzaidanean, leku honi buruz gauza askorik ez nekienez, interneten herriari buruzko informazioa bilatzen hasi nintzen. Nire harridurarako, bainuetxeari buruzko sarrerak baino ez zeuden. Beraz, lehen topaketa eguna iritsi zenean, Landarte lan-taldeak emandako informazioa orokorra baino ez neukan.

Kasu hauetan, esplorazio prozesua ezinbestekoagoa da, ia zerotik hasi behar zarelako. Dena dela, esan beharra daukat oso polita izan zaidala bizilagun desberdinek kontatu didatenarekin herriari buruzko ezagutza hau eraikitzen joatea.

Hasteko, beraiek herriari Elgorri deitzen diote, ez Elgorriaga. Hortaz, jakin nuenetik, nik ere Elgorri izena erabiltzen hasi nintzen.

Herrian oso harreman politak antzematen dira, badirudi familia handi bat dela. Bazter garrantzitsuenetarikoa Herriko Ostatua da. Arraroa gerta daiteke hasiera batean, izan ere, taberna bat baino ez da. Baina behin lekua ezagututa, eta batez ere behin Itsaso (ostatua eramaten duen neska) ezagututa, berehala ulertzen da lekuarenganako sentimendu honen zergatia.

Ostatuan sartzean eta Itsaso ezagutzean, berehala sentitu nintzen ongi etorria. Bertara sartzen den edozeintzat dauzka hitz goxoak; eta hori Ostatuan ematen den urteroko programazioan dauka lotura

Aldi berean, biztanleak oso lotuak daude herriarekin eta bere egunerokotasunarekin; bai ingurumenaren ardurarekin, bai haien arteko zaintzagatik.

70 urte baino gehiago daramate auzolan eguna egiten. Urtean bitan egiten dituzte eta herri osoak parte hartu behar du.

Herriak zer gehiago erakutsiko didan irrikitan dago.