Cultura contemporánea y ruralidad

Egunkari kolektibo bat

Zerbait itxura hartzen ari da, itxura hartzeko premiagatik soilik. Igaro da, gaurgero, ezarritako denbora, eta Oibarrera egin ditudan bisitetan hainbat jenderekin elkartu naiz. Bakoitzak gauza bat kontatzen dizu, oroitzapen zehatz bat du gorderik, une desberdin batera eramaten zaitu, bere ikuspuntutik hitz egiten dizu, bere bizipenetatik, ulertzeko eta bizitzeko duen modutik. Puzzle bereko pieza desberdinak, soineko bereko oihalkiak, etxe bereko harriak, bizitza indibidualen baina amankomunean eta leku berean bizitako bizitza baten puskak biltzen ari nintzela iruditzen zitzaidan. Zalantzarik gabe, hortik joango litzateke proiektua.

Emaitza eta horren berri emateko azken modua zein izanen zen jakin gabe ere, egunkari kolektibo bat egitea proposatu dut. Bakoitzak data bat aukeratuko du, gertatutako zerbait idatziko du, bakoitzak bere egunkari pertsonalean idatziko balu bezala. Hilabeteko epean, hainbat testu iritsi zaizkit; horiek Oibarko egunkari kolektiboaren parte izanen dira. Egunkari bat zerbait indibiduala, intimoa, sekretua izan ohi da, baina pertsonala denak, azken finean, kolektiboa izaten bukatzen du. Eta hau herri oso baten egunkaria izanen da.