Elkartzeko, elkarri entzuteko eta trukatzeko asteak
Duela hilabete batzuk, herrian proiektua aurkeztu ondoren, datozen asteetan garatuko dugun lana elkarrekin definitzeko lanari heldu genion. Esplorazio-fasea esperientzia eta truke aldi aberatsa izan da.
Denbora horretan, batzuekin eta besteekin solas egiteko aukera izan dut. Solas egin dugu Arradak zuentzat duen esanahiaz, herriaren historiaz, zuen historia pertsonalaz, harremanez, orainaz, etorkizunaz, erronkez… Elkarrizketak izan ditugun aste hauetan, partekatu ahal izan ditut hitzaldiak eta ibilaldiak aintziran, talaian, futbol-zelaian “el piojo” mendian barrena, baita festak, kontzertuak, peñetako errondak, entzierroak, zurrakapotea, aurkezpen-paseoa plazan, bingoa, Arradako gaineko ibilaldi luzea, meza bat baselizan, hirugihar-bokata eta beste asko ere. Abesbatzari entzun ahal izan diot abesten, igerilekuetan sartu-irten bat egin dut uretan, pelutxe bat irabazi dut tirapitxoian, pintxo-potean zerbait hartu dut, Marokoko mendazko te usaintsu bat probatu dut, zuen ikastetxeetara joan naiz bisitan, ikastetxea, gizarte-etxea, kontzejua, zezen-plaza bisitatu ditut, eta zorte pixka batekin etxola sekretu bat bisitatuko dut.
He disfrutado mucho de cada encuentro y he querido escuchar, atentamente, para intentar comprender, aunque sea un poco, qué es Rada, quienes sois.
Fotos y vídeo: Toni Sasal.