EN EL BAR
Egiten ari garen proiektuaren barnean, liburuxka egiteaz aparte, beste hiru ekintza prestatu ditugu. Larunbatekoa lehendabizikoa izan zen, eta En el bar larbumetrai dokumentalaren proiekzioaz gehi solasaldiaz disfrutatzeko aukera izan genuen.
En el bar, oso ikuspegi pertsonaletik egindako larbumetrai honek, taberna bat eramateko abenturan murgiltzeak suposatzen duen lanaren eta egunekoaren erretratua erakusten du.
Dokumental hau ikustea oso aproposa iruditzen zitzaidan arrazoi desberdinengatik. Alde batetik dokumentalak erakusten duen historioa eta testuingurua, Herriko Ostatuarekin zerikusin handia dauka. Bestetik, filmaren zuzendaria Itsaso Arizkuren da, proiektu honen dokumentazioaz arduratzen den zinemagilearena. Orain arte, Itsaso, taldeko eta proiektuko kide izan arren, irudi ezezagun bat zela zirudien, eta bizilagunekin izaten genituen topaketak deseroso egiten zituen. Proiektuaren parte izanik, baina, aldi berean, parte izan gabe. Horregatik, bere filma aurkeztu ahal izatea oso garrantzitsua izan zen auzokideek ezagutu zezaten eta, prozesuan egiten duen lanari begira, konfiantza eta lasaitasun handiagoa senti zezaten.
Denen parte hartzeari esker, oso gertukoa eta polita izan zen solasaldiko giroa. Oso une berezia Txema, Esther eta Itsasorentzat.