Goazen eskolara anekdota-bilduma zabaltzeko
Arradako hainbat pertsona-talderekin biltzen jarraitzen dugu, anekdota-bildumako pasadizoak biltzeko. Entzuteko eta hizketarako hainbat gune sortzen saiatzen ari gara; horietan, ahalik eta pertsona gehienek parte har dezakete, herriaren aniztasuna isla dezaten. Nola bada haurrak entzun gabe geratu! Horrenbestez, eskolara joan gara adinekoekin lantegiak egitera.
Anekdota-bildumaren helburuetako bat Arradako jendeak lurraldearekin dituen harremanak jasoko dituen kartografia bat sortzea da. Horretarako, herriaren mapa sinplifikatu bat jasotzen duten hainbat orri sortu ditugu; horiek, memoria aktibatzaile izanen dira eta lurraldeari lotutako biografia grafiko txikiak sortze aldera.
Lantegietan artea, herria, herriaren istorio pertsonalak izan ditugu hizpide, jolasean aritu gara… Ideia interesgarriak eta pasadizo ugari agertu dira. Esker mila anitz Camino, Iranzu eta gaur goizean nirekin izan diren gainerako irakasleei.
Fotos: Toni Sasal.