Cultura contemporánea y ruralidad

Egunkari kolektiboarekin

Aitzina goaz egunkari kolektiboarekin! Testuak bidaltzeko hilabeteko tartearen ondoren, baten batzuk jaso ditugu; 21 guztira. Testu bakoitza banaka idatzi da eta posta elektronikoz bidali da. Prozesu horren ondoren, elkartzeko eta partekatzeko beharra zegoen, ozen irakurtzeko eta egunkariko sarrera bakoitza entzuteko beharra.

Ia beti bezala udaletxeko areto batean geratu gara, eta beti bezala biribilean jarri gara. Testu anonimoak banatu ditugu eta bakoitzak bat irakurri du ausaz. Oso polita izan da hitzak ahoskatu ahala erreakzioak sentitzea eta ikustea, paperetik irakurlearen begietara eta irakurlearen ahotik gainerakoen belarrietara. Idatzi bakoitza oso desberdina izan da, baina bizipen partekatuak izan ditu. Hala behar zuen, nola bestela?
Aurrera jarraitzen dugu…

Seguimos…