Cultura contemporánea y ruralidad

Lizoain / Arriasgoiti

PROIEKTUA: BOTA HARRIA ETA EZKUTATU ESKUA

«Herri batera iristen naizenean, ikus-entzunezkoen ekipamendua prestatzen dut: PA (soinua) eta proiektorea. Bafleak nire furgonetaren gainean jartzen ditut, eta irudia honetan proiektatzen (edo hiri-altzarietako intereseko lekuetan) da. Erakusten dudana aurreko lanegunean aurreko herrian erregistratutakoa da (ez dago araurik geografiari dagokionez, hurbileko edo urruneko herri bat izan daiteke). Hau da, aurreko herrikoek esandakoa ikusi eta entzungo dute.

Nire lana, hartzaile gisa, elkarrizketak egitean giro-soinu naturalak grabatzean eta bizilagunek ematen didaten ikus-entzunezko materiala jasotzean oinarritzen da».

Bitartekotza

Iñigo Garcés Jiménez “Cabezafuego” (Iruña, 1974) serigrafoa da lanbidez eta Tintarama tailerraren buru da 1998tik. Bere ibilbide artistikoa, ordea, musikari lotua egon da beti; 25 talde baino gehiagoko kide izan da 1994tik eta estatuko eta nazioarteko musikari ospetsuekin lan egin du. Egun, hiru hauek ditu oinarri bere lanak: Beatriz Sánchez artista bisualarekin kolaboratzen ari da, Buyame! proiektuan (ikus-entzunezkoa da, eta egoitza artistiko bat egin zuen harekin Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, 2018an); “10146 Ruidos” proiektua egiten ari da (landako grabaketen laginketak oinarri hartuta sortutako musika; Huarte Zentroaren eta Yerevango (Armenia) Institute of Contemporary Art institutuaren beka jaso zuen); eta Protocolectivo talde artistikoan parte hartzen ari da (izaera kritiko eta garaikide argia du taldeak).