Cultura contemporánea y ruralidad

Sada

PROIEKTUA: #ZARE

Upeltegia herriaren motor ekonomikotzat jotzen da, eta kooperatibistek egundoko ahalegina egin dute beren marka propioa sortzeko. Herriaren mapeatzearekin, ardoarekin lotutako nekazaritza-azpiegituren ikuspegi osoago bat eskura izan nahi da. Mapeatzea hiru mailatan egiten da: azpiegiturak, agenteak eta prozesuak. Upeltegiaren 80. urteurrena aitzaki, bere artxiboaren digitalizazioa egitea proposatu da: dokumentuak, argazkiak eta objektu garrantzitsuak.

Herriko mahastirik zaharrenean, auzolanean, bildutako garnatxaz egindako ardo bat egitea planteatu da. Mahastia 1925ean landatu zen eta “alez ale” aletuko da, modu kolaboratiboan. Gero, enologoak, artistekin batera, ardo bat egingo du, “prototipo” bat, produkzio-modeloen eta balio erantsiaren arteko harremanak aztertzeko (produkzio-gastuez harago).

ALTA SADA markaz baliatuz (Erresuma Batuan banatzen da), 3 ardo egitea planteatu da: Memoria, Harrotasuna, Etorkizuna.

Sancho Rodriguez Hernandorena

Irunen jaio zen, 1974an. Hainbat arlo profesionaletan lan egin du, baina hausnartzeko, eraldatzeko eta komunikatzeko tresna gisa erabili izan ditu beti kultura eta artea. Montaña Clara sormen-enpresako ardurakidea da; hausnarketa estrategikorako, marka sortzeko, edukiak diseinatu eta eratzeko, eta formatu txiki eta ertaineko ekitaldiak ekoizteko proiektuak garatzen dituzte plataforma horrekin. Bere bezeroetako batzuk hauek dira: Donostia Zinemaldia, Donostia Kultura, École Larrun, Ama Brewery, Wheels&Waves, Granja Remelluri… Ibilbide profesionala La Fábrican hasi zuen, PHotoespaña argazkigintza jaialdia ekoiztuz; aurrerago Notodo.com jaialdian ere lan egin zuen. Bestetik, Loreak Mendian enpresan eta Carhartt enpresako Espainiako egoitzan marketing globaleko arduraduna, Surfilmfestibal jaialdiaren sortzailea eta 3Sesenta surf aldizkariaren editorea ere izan da. Mahastizaintzako week end warriortzat du bere burua; leku ahaztuetako mahasti ahaztuak berreskuratzen ditu…

https://www.montanaclara.com/

Fermín Díez de Ulzurrun

Iruñean jaio zen, 1971n. Industria-diseinua ikasi zuen eta identitatea, lana eta argazkigintza ikuspuntu tekniko/teoriko batetik lantzen duten proiektuak garatu ditu bere ibilbide profesionalean; gaur arte, zazpi erakusketa indibidual egin ditu Iruñean, Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen. Erakustaldi kolektibo garrantzitsuetan ere parte hartu du; nazioarteko jaialdi eta erakusketetan egon da ikusgai bere lana, hala nola New Yorken, Londresen, Parisen, Caracasen edo Kuban. Maslow Industries kolektiboko kide fundatzailea da; komisariotza- eta argitaratze-proiektuak burutzen dituzte han. Jarduera artistikoa beste lan batekin uztartzen du; izan ere, automobilgintza-industriarako segurtasun-osagaiak fabrikatzen dituen enpresa bateko instalazio-zuzendaria ere bada.

https://www.fermindiezdeulzurrun.es/