Cultura contemporánea y ruralidad

Eslaba

"Caminante no hay camino"

Gizakiak lurrean egiten duen bidaiari buruz hausnartzea proposatu zien Felix Zaratiegik bere herrikideei, Eslabako bizilagunei.  Ideia horren bidetik, harrizko eskultura bat sortu zuten, 5 bat metroko garaierakoa eta oinez dabilen pertsona bat irudikatzen duena. Hiru lantegi ere egin zituzten: argazkigintzakoa, bideo-sorkuntzakoa eta pinturakoa; azken hori Javier Reyes Bermejok emana. Eskultura osatzeko, beste obra bat egin zuten argazkiekin. Metro 1 bider 60 zentimetroko argazkiak jarri zituzten eskulturaren atzeko murruan, irudietan oinez zebiltzan eslabarrak ageri zirela. Proiektua bideo batekin amaitu zuten, zeinetan aurreko jarduera guztien makin of-a zegoen; bai eta proiektuan parte hartutakoekin egindako elkarrizketak ere.