Aurizberri
Panoramak 18
Panoramak ekitaldiaren lehen edizioa. Literaturaren inguruko proiektu horren helburua da beste kultura batzuk bereganatzen dituen espazio libre bat sortzea, ahozko narraziotik abiatuta; ildo horretatik, instalazio artistiko bat ere egin zen herriko liburutegian Leire Urbeltzen eskutik.
Oraingoan, Shim Chong-en “Alaba onaren kontakizuna” izan zen abiaburua. Hasierako egunetan, artistak eta gainerako parte-hartzaileek elezahar hori kontzeptualizatu eta irudikatzen jardun zuten, eta kontakizuna Nafarroako herrian txertatzen. Ondoren, lana bi zatitan banatu zen. Alde batetik, istorioa dramatizatu zen eta, bestetik, zurezko zenbait egitura egin ziren lantegietan landutako materialetatik abiatuta. Paperezko linternen lantegi batekin amaitu zen programa.