Cultura contemporánea y ruralidad

Sesma

Ur ttantta bakar batekin

Marijose Recalderen laguntzarekin, espartzuzko estalki bat egiten aritu ziren, itzala emateko Sesmako zenbait tokitan. Ekintza nagusia Altzuzako erromerian gauzatu zen, herriko kuadrilla guztiak bertaratzen diren ospakizunean. Talde bakoitzak espartzuzko bere panela egin zuen diseinu eta marrazki desberdinekin. Urtero, itzala emateko erabiliko da, bai erromerian erabiltzen diren gurdietan, bai landan.