Ablitas
Dorrea helburu
OREKARI arkitektura-estudioak bertakoei proposatu zien beren Gazteluko dorrea elkarlana eginez eta modu sinbolikoan berreraikitzea. Nafarroako Erresumaren defentsa-lerroko dorre handi eta garrantzitsuenetako bat izan zen hori. “Harri” berriak hainbat tailerren bidez egin ziren. Eraikuntza amaitzeko, material arinez egindako “harri” haiek igo zituzten bizilagunek Gaztelura, eta dorre berria eraiki zuten bertan.