Cultura contemporánea y ruralidad

Eslaba

Korrontxoak

Hitz horrekin gauza anitz aipatzen dira: menhirren zirkuluak (harrespilak), konporten –hau da, mahatsak garraiatzeko ontzien– listoiei eusten zieten metalezko uztaiak (haurrek jolasean birarazten zituztenak) eta herritarrek, eskutik helduta, zirkuluan bueltaka egiten zuten dantza.

Proiektu honek Paseo Megalitikoa osatu zuen, hau da, Felix Zaratieguik berak aurreko edizioetan herria edertu eta dinamizatzeko hasitako bidea. Proiektuan, hiru zirkulu zentrokide eraiki ziren, bi tailer kolektibo eginez. Gainera, haurrek eta nagusiek girlanda argiztatuez osaturiko zeru batekin apaindu zuten frontoia; horrek agertoki gisa balio izan zuen, zirkulu zentrokideetan dantzan ari ziren hainbat korroren koreografia egiteko. Egindako jarduera guztien making of-aren bideoa amaierako ekitaldian erakutsi zen.