Cultura contemporánea y ruralidad

Zare

Memoria. Harrotasuna. Etorkizuna

Sancho Rodríguez Hernandorenak & Fermín Díez de Ulzurrunek proposatu zuten auzolanean bildutako garnatxa “roya”rekin ardo bat egitea. Mahats hori herriko mahastirik zaharrenean bildu zuten, eta “alez ale” xehatu, elkarlanean. Ardo horrek “prototipo” gisa balio izan zuen, ekoizpen ereduen arteko harremanak esploratzeko eta ekoizpen-kostuez landa sortzen den balio erantsia ikusteko. Era berean, herriko bizilagunen erretratuak egin zituzten, argitalpen digital bat eta zenbait dokumental, zeinetan Zareko mahastizaintzaren lehenari, orainari eta geroari buruz hausnartzen baitzen.

Proiektua amaitzeko, hausnarketa jardunaldi bat egin zen ardogintzaren sektoreko adituekin, eta erakusketa iragankor bat herriko upeltegi kooperatiboan.

https://issuu.com/diezdeulzurrun/docs/fanzine_sada_4